miércoles, 16 de marzo de 2011

Klaxon gaziak

Itsasoaren aparrak
estaltzen du asfalto beltza,
eta bien kontrastea,
argi ilunen zirrara.

Itsasoak estaltzen ditu ere
hiriko karrikak.
Eta arraroa zaigu,
bizarroa agian,
lasaigarria agian...

Itsasoak irntsi ditu
azoko parrandaren hondakinak,
eta urteetan zehar
estali gintuzten
txikle itsatsiak.

Eta lasaitasuna
daukagu orain nagusi,
lasaitasun basatia,
primitiboa:
zirrikituetatik barneratzen zaiguna,
arnastean dastatze duguna,
kulunkatzen gaituena.

Hiria lokartu zaigu,
eta itsasgora apaldu arte
ez gaituzte trafiko hotsek esnatuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario