Bere buruaz beste
egiten zuen gauero
hautsaren tabernan,
zentzumenak
ardo merkean
itotzen zitzaizkiolarik.
"Zure edalontziaren hondoa
baino hutsago zaude"
zioen tabernari desitsuratuak.
Eta gizona beterik zegoen,
ardoz beterik,
lehertzear.
Bere buruaz beste
egiten zuen egunsentian ere,
bizitza galkorrean errari,
kontzientzia
kale meharretan
galtzen zitzaiolarik.
"Zure sakela
baino hutsago zaude"
zioen egunkari saltzaileak.
Eta gizona beterik zegoen,
bakardadez beterik,
lehertzear.
No hay comentarios:
Publicar un comentario