lunes, 3 de enero de 2011

.

Basoen kolore aldaketa
dastatu ostean
abegitzen ditugu garai zuriak
sutondoaren magalean,
hartxori urduriak
zeruaren jaun
dantza basatian
preso daudela.


Haizeak erbestetuko ditu ekaitzak gero
loreen jaiotzarekin
eta karraska erdoilduez
berpiztuko da natura
lurrinenen altzoan.

Larreak lehortuko direnean,
zure begietan islatuko zaizkit eguzki izpiak
hosto horixkek egunak akatu arte.

Elkarrekin erahilko dugu hotza,
udazkeneko euriak amaitzean.
Egunak biziz,
besarkadak txalotuz,
eta ametsak
denboraren abiadan izkribatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario