lunes, 10 de enero de 2011

Melodiarik gabeko maitasuna

Musikak baztertu zuen gure doinua,
guztiok azalpean gordetzen dugun doinua,
baina nirea, 
gurea,
baztertu egin zuen. 
Eta besarkadak mutu,
musuak arrrotz,
ximelduz joan ginen. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario